INER S.COOPwww.inerscoop.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

LEGE-OHARRA

1. XEDEA

Lege-ohar honek www.inerscoop.com eta www.inerscoop.es webguneen erabilera arautzen du. INER, S.Coop (aurrerantzean, WEBGUNEAREN JABEA) da horien titularra.

WEBGUNEAREN JABEAREN webguneetan nabigatzeak haren ERABILTZAILE izaera ematen dizu eta lege-ohar honetan argitaratutako baldintza guztiak erabat eta erreparorik gabe onartzea dakar, baldintza horiek WEBGUNEAREN JABEAK aldez aurretik jakinarazi gabe alda ditzakeela ohartaraziz. Kasu horretan, ahalik eta lasterren argitaratuko dira eta horren berri emango da.

Horregatik, webgune honen bidez eskainitako informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabili nahi izanez gero, oharra arretaz irakurtzea komeni da.

Erabiltzailea, gainera, behartuta dago webguneen erabilera zuzena egitera legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafikoaren erabileren eta Lege Ohar honen arabera, eta WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor litezkeen kalte eta galerengatik.

Berariaz debekatuta dago baimendutakoa ez den beste edozein erabilera, eta WEBGUNEAREN JABEAK noiznahi ukatu edo kendu ditzake bere sarbidea eta erabilera.

2. IDENTIFIKAZIOA

WEBGUNEAREN JABEAK, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, honako hau jakinarazten dizu:

  • Sozietatearen izena honako hau dela: INER, S.Coop.
  • Eta honako hau bere IFK: F20086419
  • Bere egoitza soziala honako hau da: Erratzu poligonoa, G3 partz., 211. pab. - 20130 - URNIETA - GIPUZKOA
  • Kooperatiben Erregistroan inskribatuta 83/11/30ean, 114. folioan, 1. idazpenean eta 83.3.090 inskripzioan.

3. KOMUNIKAZIOAK

Gurekin harremanetan jartzeko, zure zerbitzura jarriko ditugu harremanetarako hainbat bitarteko. Ondoren xehatuko ditugu:

  • Tel.: 943335774
  • E-posta: admin@inerscoop.com

Erabiltzaileen eta WEBGUNEAREN JABEAREN arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira, xede guztietarako, arestian xehaturiko edozein bitartekoren bidez egiten direnean.

4. SARBIDE- ETA ERABILERA-BALDINTZAK

Webguneak eta horien zerbitzuak sarbide librekoak eta doakoak dira. Hala ere, WEBGUNEAREN JABEAK baldintzatu egin dezake bere webgunean eskainitako hainbat zerbitzuren erabilera dagokien inprimakia aldez aurretik betetzearekin.

Erabiltzaileak bermatu egiten du WEBGUNEAREN JABEARI ematen dizkion datu guztien autentikotasuna eta gaurkotasuna.

Erabiltzaileak berariaz hitzematen du WEBGUNEAREN JABEAREN eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko eta, beste batzuen artean, honako hauetarako ez erabiltzeko:

  1. Delituzko eta indarkeriazko edukiak, eduki pornografikoak, arrazistak, xenofoboak, iraingarriak, terrorismo-apologiakoak eta, oro har, legearen edo ordena publikoaren aurkakoak zabaltzeko.
  2. Sarean birus informatikoak sartzeko edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarren pertsonen agiri elektronikoetan eta datu edo sistema fisiko eta logikoetan erroreak edo kalteak eragin edo horiek aldatu, hondatu edo eten ditzaketen jarduketak egiteko; ez eta beste erabiltzaile batzuei webgunerako eta horren zerbitzuetarako sarbidea oztopatzeko WEBGUNEAREN JABEAK bere zerbitzuak emateko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bitartez.
  3. Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara edo WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen sistema informatikoetako eremu mugatuetara sartzen eta, bere kasuan, informazioa ateratzen ahalegintzeko.
  4. Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzeko eta WEBGUNEAREN JABEAREN edo hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratzeko.
  5. Beste edozein erabiltzaileren nortasuna ordezteko.
  6. Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, besteren eskura jartzea edo beste edozein komunikazio publiko egitea, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta eskubideen titularraren baimena ez badu edo legez baimenduta ez badago.
  7. Publizitatea egiteko xedez datuak biltzea eta edozein motatako publizitatea eta komunikazioa salmentarako eta beste merkataritza-izaerako xede batzuetarako igortzea inork eskaerarik aurkeztu gabe edo baimenik eman gabe.

Webguneko eduki guztiak, esaterako, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea eta horien diseinu grafikoa eta horien iturburu-kodea WEBGUNEAREN JABEARENAK dira. Horien gaineko ustiapen-eskubideak ez zaizkio erabiltzaileari lagako webgunea zuzen erabiltzeko behar denerako izan ezik.

Azken batean, webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek edukiak bistaratu ditzakete eta, behar izanez gero, erreproduzitutako elementuen kopia pribatu baimenduak egin ditzakete, baldin eta gero hirugarrenei lagatzen ez bazaizkie, sareei konektatutako zerbitzarietan instalatzen ez badira eta ustiatzen ez badira.

Halaber, webguneetan agertzen diren marka, izen komertzial edo edozein motatako zeinu bereizgarriak WEBGUNEAREN JABEAREN jabetza dira eta webgunea erabiltzeak edo webgunean sartzeak ez dio haien gaineko inolako eskubiderik ematen erabiltzaileari.

Debekatuta dago edukiak banatzea, aldatzea, lagatzea edo horien jakinarazpen publikoa egitea eta ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen beste edozein ekintza egitea.

Hiperesteka bat sortzeak ez du esan nahi WEBGUNEAREN JABEAREN eta hiperesteka ezarri zaien webguneen jabeen artean harremanik dagoenik, ez eta WEBGUNEAREN JABEAK haien edukiak edo zerbitzuak onartu eta ontzat ematen dituenik ere.

WEBGUNEAREN JABEAK ez du hartuko erabiltzaile bakoitzak webgune honetan eskura jarritako materialei ematen dien erabileraren eta material horiekin egiten dituen jarduketen erantzukizuna.

4.1. BERME ETA ERANTZUKIZUNIK EZ SARBIDEAN ETA ERABILERAN

Webgune honen edukia orokorra da eta xede informatzailea baino ez du. Ez dago bermatuta eduki guztietarako sarbidea, ez eta eduki horien zehaztasuna, zuzentasuna, indarrean egotea edo gaurkotasuna eta helburu jakin baterako egokitasuna edo erabilgarritasuna ere.

WEBGUNEAREN JABEAK alde batera uzten du, ordenamendu juridikoak baimentzen duen tokiraino, honako hauen ondoriozko era guztietako kalte eta galeren erantzukizun oro:

  1. Webgunean sartzeko ezintasuna edo edukien egiazkotasun, zehaztasun, exhaustibotasun eta/edo gaurkotasun falta eta webguneen bitartez edo eskaintzen diren zerbitzuen bitartez eskuratu diren igorritako, zabaldutako, biltegiratutako eta eskura jarritako era guztietako edukien bizioak eta akatsak.
  2. Erabiltzaileen sistema informatikoetan, agiri elektronikoetan edo datuetan aldaketak eragin ditzaketen birusak edo beste elementu batzuk egotea edukietan.
  3. Webguneen erabilera desegokiaren ondorioz legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta lege-ohar hau ez betetzea. Bereziki eta eredu gisa, WEBGUNEAREN JABEA ez da egingo jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak, enpresako sekretuak, ohorerako, intimitate pertsonal eta familiarrerako eta norberaren irudirako eskubidea eta lehia desleialaren eta legez kanpoko publizitatearen araudia urratzen dituzten hirugarrenen jarduketen erantzule.

Halaber, WEBGUNEAREN JABEAK uko egiten dio webgune honetatik kanpo dagoen eta gure web-arduradunak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizun orori. Web honetan ageri diren esteken funtzio bakarra erabiltzailea web honek eskaintzen dituen edukiak handitu ditzaketen beste iturri batzuei buruz informatzea da. WEBGUNEAREN JABEAK ez du bermatzen estekatutako guneen funtzionamendua edo irisgarritasuna, eta ez du horien gaineko erantzukizunik hartzen; bestalde, ez du haiek bisitatzea iradokitzen, gonbidatzen edo gomendatzen eta, ondorioz, ez da izango jasotako emaitzaren erantzule. WEBGUNEAREN JABEA ez da egingo hirugarrenek ezartzen dituzten hiperesteken erantzule.

4.2. LEGEZ KONTRAKO JARDUERAK EGITEN DIRENERAKO PROZEDURA

Webguneko edozein eduki legez kontra erabili dela edo webguneetan dagoen edo webguneen bitartez egin daitekeen edozein jarduera legez kanpo egin dela adierazten duten gertaerak edo inguruabarrak daudela uste badu edozein erabiltzailek edo hirugarren batek, jakinarazpena bidali beharko dio WEBGUNEAREN JABEARI, behar bezala identifikatuz eta ustezko arau-hausteak zehaztuz.

4.3. ARGITARATZEAK

Webguneen bitartez emandako informazio administratiboak ez du ordezten herri administrazioen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu beharreko lege, araudi, plan, xedapen orokor eta ekitaldien legezko publizitatea, aldizkari horiek baitira haien autentikotasunaren eta gaurkotasunaren fede ematen duten tresna bakarra. Webgune honetan eskura dagoen informazioa lege-baliozkotasuna izateko asmorik gabeko gida moduan ulertu behar da.

5. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA

Baldintza hauek indarrean dagoen Espainiako legeriaren arabera arautuko dira.

Erabiliko den hizkuntza gaztelania izango da.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Escaparate erabiliz